Noiztik existitzen da Unibertsoa eta nola sortu zen?

Galdera honentzako hainbat teoria eta hipotesi guztiz ezberdin sortu dira. Batzuk ebidentziren baten oinarrituta, beste batzuk berriz, gizakiaren beraren imaginaziotik.

Gaur egun, hau azaltzeko teoria erabiliena Big Bang-aren teoria da, baina akats handi bat dauka teoria honek; Ez da argitzen explosio handia baino lehen zeozer zegoen, ezta denbora ezagutzen dugun moduan noiz hasi zen ere.

Bi esparru hauetarako bi erantzun nabarmendu dira; Lehenengorako (denborarena), Unibertsoa betidanik existitu dela dio. Bigarrenerako (eztanda baino lehen zer zegoen azaltzeko), ordea, Big Bang-aren aurretik ezagutzen ez dugun «huts» edo «ezer» antzeko bat zegoela diote.

Nik berriz, nahiz eta zientzilariek aurkakoa esan, hori guztia baino askoz komplexuagoa dela esango nuke, hau da, giza burmuinarentzako ulertezina den fenomeno bat.

Esan dudanarekin ez dut Big Bang-aren teoria gezurra dela esan nahi; Big Bang-a gertatu zela sinesten dut, baina Big Bang hori gertatzeko zeozer behar da, horregatik Big Bang-aren aurretik zegoen “huts” hori ez da guztiz hutsa; esplozio hura gauzaren batek eragin izan behar zuen, denborarekin indartzen joan zen indar baten modukoa, guretzat, gizakiontzat, ulertezina dena.

Deja un comentario