Eta niri, nolako gizartean bizitzea gustatuko litzaidake?

Gizarte ideala aurkitzea ez litzateke erraza izango, eta hura sortzea are zailagoa. Seguruenik imaginatzen duguna baino arraroagoa izango litzateke. Gainera, pertsona bakoitzak preferentzia batzuk ditu, hortaz, guztiok ez ginateke gizarte berean biziko.

Niretzat gizarte ideal bat gizarte berdinzale bat izango litzateke, bai sexuaren arabera eta bai arrazaren arabera. Horrez gain, giza eskubideak ere badaude gizarte honetan.

Gizarte honen gobernua bakezalea da, eta beste herrialdeekiko komertzio eta erlazio honak sustatzen ditu. Horrela, aberastasuna besterik ez da lortzen, gerrarik edo halakorik gabe.

Sistema politiko-ekonomikoari dagokionez, sozialismoa edo kapitalismoa izango zirela aukera onenak uste dut, hori bai, baldin eta korrupziorik ez badago politikoen artean.

“ Estatuak du indarkeria legitimoki erabiltzeko monopolioa“

Historian zehar estatuek izan dute gizarte edo sozietate ezberdinetako boterea. Kasu askotan, bereziki demokraziaren erabilpen masiboaren aurretik, estatuek edo orduko agintariek (erregeak etab.) indarkeria erabili zuten eurak boterean mantentzeko edo hura eskuratzeko. Hau herri xehearentzako kaltegarria izan zitekee, gerra zibil (edo beste nazio baten aurkakoa) edota goseteak sor zitekeelako.

Bestalde, beste estatu mota batzuek herria esplotatzen zuten euren boterea hazi egin zezan, ala nola feudalismoa erabiltzen zituzten estatuak. Edota esklabutza onartzen duten legeak. Nahiz eta honek hautemateko errazenak izan, badaude ere diskretuagoak direnak, adibidez korrupzioa, klasismo muturrekoa edota lege manipulazioa.

Gaur egun arazo hau ez da hain larria, bereziki herrialde garatuetan. Baliteke korrupzioa eta halako gauzak egotea, baina ez da antzina gertatzen zen bezain larria. Egoera kontrolatuagoa dagoela esan genezake. Garapen geldoagoa izan duten herrialdeetan, berriz, agintari asko euren posizioaz aprobetxatzen jarraitzen dira, eta agian hori aldatzea ez da herriaren lana, baizik eta arazo horretaz jadan libratu garenak.

Ni handitan, politikari izan nahi dut

Politikak ideologia asko biltzen ditu. Badaude batzuk alderdi bat defendatzen dutenak, beste batzuk bestea defendatzen dutenak, eta baita alderdirik defendatzen ez dutenak ere.

Nire iritziz, jende askok ez du politika erabat ulertzen; alderdi politikoa hautatzen dute euren guraso edota ezagunen influentziagatik, ez erreflexio propioarengatik.

Gainera, zuk zure ideologia non kokatzen duzun jakiteko, erreflexio denbora luze-luzea behar da. Hau alderdi bakoitzak gai asko modu ezberdinean tratatuko lituzkeelako.

Argi dago iritzi oso ezberdineko jendea egon behar dela. Horregatik errespetua ezinbestekoa da. Bestela, atzerako pausu argi bat ematen egongo gintzateke.

Politikariei dagokienez, badaude korruptuak direnak, bai, baina badago ere ez dena. Horregatik ezjakintasunaren edo ignorantziaren aitzaki lez ezin dugu “politiko guztiek lapurtzen dute” esaldia erabili.

Orduan, ondorioztatu dezakegu denok, bai politikoek eta bai guk gure partetik jarri behar dugula. Agian, horrela konklusio batera hel gaiteke behingoz.

Covid 19-ari buruz

Gobernuak umeak kalera irtetzeko eguna uztea erabaki txarra izan dela dirudi. Ez gobernuaren erabakiarenkati zuzenki, baizik eta jendeak, egoera kontuan harturik, izan duen jarrerarengatik.

Orduan, kalera irteteko aukera izan duten zenbait pertsonek ez dutela karakter moralik ezta etikorik ere esan dezakegu, hau amaitu bezain laster denok kalera irteteko aukera izango baitugu eta eurek legeak urratuz prozesu hau atzeratu dute, hildakoen kopurua arriskuan jartzeaz gain.

Etika eta moralari dagokienez, bai morala, eta hortaz etika ere, modu serioan urratuak izan dira. Alde batetik irten egin den jendearen kopuru handi batek ez du besteongan pentsatu, bi metro mantentzeko legeaz gain, jende asko ez konglomeratzearena ere irrespetatu dutelako.

Umeek, berez, ez dute inolako errurik. Moralaren aspektu hau euren ulermenera ihes egiten baitu; ulertezina izango litzateke eurentzako gertatzen ari den guzti hau ulertzea azaldu ezkero.

Jendea kontzientziatzea behar-beharrezkoa da. Beste egoera oraindik larriagoan aurkitu ezkero, ez dugulako izango aukerarik arazo horretatik ihes egiteko. 

Sexualitatea

Homosexual, heterosexual, pansexual… Sexualitatea ez da gauza bakar baten definitzen; pertsona bakoitzarentzako sexualitatea gauza ezberdina da. Izatez, historian lehen aldiz, orain hasi dira heterosexuala ez den bestelako sexualitateak onartuak izaten.

Nahiz eta sinesgaitza izan, historian zehar euren sexualitatea (homosexualitatea eta heterosexualitatea bereziki) onartzen ausartu diren pertsona gehienak zigortuak, kartzelaratuak edota exekutatuak izan dira.

Gaur egun, berriz, LGTBI bezalako mugimenduek askatasuna hau defendatzen dute, oraindik sexualitate guzti hauek onartzen dituzten pertsonengandik, ez direla gutxi nahiz eta azken urteotan zifra ikaragarri bajatu izana.

Nik, nire partez, ez dut sexualitate bat ere ez diskriminatzen; pertsona bakoitzak berea izan daukala uste dut. Nahiz eta nirearen ezberdina den sexualitate bat izan, nik pertsona bera ikusten dut era berean.

Sexualitatearen beste puntu bat gizon, emakume… izatea jorratzen du. Nahiz eta gai hau arrekoa bezain ezaguna eta garatua ez izan, berdin errespetatu behar ditugu. Badago ere sexuz aldatzen dena zirugia bidez. Hori egitea errespetatu behar da, eta egin duenari laguntza eman.

Asko daude oraindik gauza guzti hauek ulertzen ez dituztenak. Horregatik, guk erakutsi behar diegu pentsamodu berri hauek errespetatzen. Eta ez hemen bakarrik; atzerrian ere pentsamendu hau zabaltzea komeni da, arazoa behin eta betiko zabaltzeko.

GIZAKIOK, IZAKI SOZIALAK GARA ALA BAKARDADEAN BIZITZA ZORIONTSU BAT IZAN DEZAKEGU?

Gizakiarentzako, nahiz eta bakardadean bizitzeko gai izan, bizitza soziala ezinbestekoa da. Gainera, pertsona hori noizbait sozietate baten parte izan bada, are larriagoak izango dira bakardadearen ondorioak berarengan.

Pelikula, serie, dokumentaletan… ikusi dugu gizaki bat bakarrik bizi ezkero izaten dituen ondorioak. Adibidez, “naufrago” pelikulan, oso ondo ikusten da lehenengo hileetan lagun imaginario bat eginarazten diola bere buruak, kasun honetan baloi bat.

Era berean, gaur egungo sozietatena bakardadean bizi ezkero, ez duzu laguntzarik izango. Lagun edo familiarik ez izateak arazo larriak suposatuko lituzke gizaki baten garapenean.

Honek ez du esan nahi bakarrik bizitzeagatik, adibidez, ez zarela norbaitekin bizi den norbait bezain zoriontsua. Azkenean, garrantzitsua ondo pasatzeko, gauzak kontatzeko, elkarrizketa bat mantentzeko… jendea zure inguruan eukitea da. Gainera, batzuetak bakardadea ere beharrezkoa izan daiteke.

Hortaz, gizakia izaki soziala dela esan dezakegu, bizitza soziala baitu. Baina horrek ez du esan nahi bakardadea txarra denik, batzuetan behar-beharrezkoa izaten baita guretzat ere.

Oso ondo erreflejatzen da gizakion sozializatzeko dugun beharra:

Kultura

Kultura batek, generalean, ezparru asko hartzen ditu. Esparru hauen artean ohiturak, hizkuntzak, erlijioa… aurkitzen dira. Gainera historian zehar gure kulturak pila bat aldaketa jaso ditu. Nire iritziz, beste kultura batzuetako jendeak gure kulturako zenbait ezaugarri izateak onurak ekarriko lizkieke, baita alderantziz ere, noski.

Gure kulturak lortu duen gauzarik onenetako bat matxismoa atzean uztea izan da. Badaude oraindik ere herrialde/kultura matxistak munduan, eta emakumeei askatasun hau emateak ez lekieke txarrik egingo.

Espainian, badugu kulturalki zerbait atzerakoia den ohitura bat ere. Zezenen inguruan badago polemika bat. Baina honen kontra gaudenok ez gara gauza batez jabetzen; zezenak urtero milloika euro mugitzen duen negozioa da, eta “ohitura” honekin batez bat amaitu ezkero, paro tasa izugarri igoko litzateke. Horregatik, komeni da aldaketa apurka-apurka egitea.

Gure kulturako beste aspektu positibo bat, beste herrialde batzuek ere izan beharko luketeena lgtb diren pertsonak errespetatzea da, zenbait kulturek oraindik hil edo zigortu egiten baitituzte.

Bideo honetan oso ondo azaltzen da zezenen inguruko egoera Espainian forma nahiko dinamiko batean: https://youtu.be/QmVQLtK-nzg

Disertazioa

Testu honetan giza eboluzioari buruz hitz egiten da, honekin garapen teknologikoa eta gaur egun aurkezten zaizkigun arazo larrienak (adibidez gehiegizko populazioa edo beste espezieen habitat-ak erreduzitzea) aipatuz. 

Aurretik aipatutako gai guztiak euren artean lotuta daude; giza espeziearen eboluzioak teknologia garatzea ekarri du, baita gehiegizko populazioa ere. Horrela, errekurtso eskasia bat sufritzen dugunez, beste espezieen habitat-ak esplotatzen ditugu gure behar amaitezinak asetzeko. Gune hauen guztizko ustiapenak eta beste espezieen desagerpenak, ez badugu ezer egiten, extinsiora eramango gaitu, bai guri, baita planetako beste bizidun guztiei ere.

Gauza bat argi dago; arazo honi aurre egin ahal izateko denok, edo gutxienik gehiengoak, kontzientziatuta egon behar gara. Ez dugu nahikoa lortuko manifestazio txikiekin. Nik uste, benetan arazoa ikusten dugunok ikusteko gai ez direnei kontzientziatu egin behar diegu. Horrez gain, beharrezkoa da umeei txikitatik gauza hauek erakustea, adibidez, gizaki guztiak berdinak garela eta eskubide berdinak ditugula, neska zein mutilak edota azal zuriko zein beltzekoak.

Bestalde, teknologiaren inguruan kondaira beltz asko daude. Badaude gailu elektronikoek munduaz janetuko direnak esaten dutenak, baina hori ezinezkoa dela badakigu. Teknologiak aspektu askotan bizimodua errazten digu: garraioan, medikuntzan, informazioa jasotzean…

Horain dela oso gutxi, gizakiari erronka berri bat aurkeztu zaio; hau koronavirus delakoa da. Ez gara konturatu, baina kuarentena jarri duten herrialdeetan ia jende guztiak errespetatu egin du. Nahiz eta batzuk ez errespetatu, gehiengoak egin du, beraz, arazo hau konpontzeko hartu dugun kontzientzia munduko beste arazoak konpontzeko hartzen badugu, bailiteke gizakiak mundua berarengandik salbatu ahal izatea.

Metafisikak jainko bat dagoela baieztatzen du, eta jainkoa infinitua, auto nahikoa, perfektua… dela esaten du. Horrez gain, gizakiok haren existentzia ulertzeko ez garela gai esaten du.

Bost pentsamolde nagusi bereizten dira gizakiek jainkoaren existentziarekiko dituzten hipotesien artean:

Lehenengoa ateismoa da, edozein jainkoren existentzia ukatzen duena.

Bigarren agnotizismoa, ez duela jainkoaren existentzia ukatzen, ezta baieztatzen ere.

Gero panteismoa dago. Hauek jainkoa errealitate moduan interpretatzen dute; hau da, haratagoko mundu bateko izaki bat ez dela diote.

Teismoak jainkoan sinesten du, munduaren sortzailea dela eta gainera gizakiaren patuaz arduratzen dena. 

Deismoak teismoaren ideiak hartzen ditu, baina jainkoa inpertsonala dela dio.

Nire ustez, gaur egun ezin diogu galdera horri erantzun, gure burmuina ez litzatekeelako gai izango fenomeno guzti horiek ulertzeko. Hortaz, agnotizismoak dioen bezala, ezin dugu jainkoaren existentzia baieztatu, ezta ezeztatu ere.

Bai sinestunak bai ateoak euren pentsaeren aldeko frogak bilatzen saiatu dira, euren artean froga zientifikoak (ateoen aldetik) eta mirari eta agerpenak (sinestunen aldetik). Baina ez gara hauetan baldintzatu behar aukera bat hartzeko orduan.

Gainera, jainko terminoa oso abstraktua izan daiteke; batzuentzako okel-hezurreko gizaki gorena da, eta beste batzuentzat, berriz, indar bat. Niri bigarrena sinesgarriagoa iruditzen zait, hau da, formarik gabekoa, momentu txarretan agertzen dena eta aurrera jarraitzen laguntzen dizun indar horren emalea.

Dirua aurreztearen arazoa

Txikitatik dirua aurreztu behar dugula esaten digute, baldin eta etorkizun seguru bat izan nahi badugu. Baina, hau egiteak gainerakoak uste dugun baino gehiago kaltetu ditzake.

Izatez, mundu guztia dirua aurrezten hasiko baginateke, diruaren fluxu hori gelditu egingo litzateke. Horrek jede asko pobreziara eramango lituzke, eta pobreak oraindik pobreagoak bihurtuko lituzke. Honek bereziki dendari txikiengan izango luke eragina. Empresa handiek ere asko galduko lukete, bai, baina ez ziren ondoratuko.

Baliteke aurreztea hona izatea zenbai gauzetarako; adibide pisu edo kotxe bat erosteko orduan, baina aurretik esandakoa gerta ez dadin, aurreztean gutxiago pentsatu beharko genuke

Arazo bakarra dago pentsaera honekin: lehen esandakoari kontra jarriz, gehiegi gastatzeak empresak gehiegi aberastuko lituzke, eta hor fluxua berriz geldituko litzateke. Horrentzako soluzioa langileei soldatak igotzea izango zen, baina seguruenik, empresen arteko konpententzia dela eta, hori gertatzea ia ezinezkoa izango zen.