Zein da gure kokapena eta papela Unibertsoan?

Sortu dugun unibertsoan neure burua, eta gizarte guztiarena, urrutiko planeta batean kokatuko nuke; hau hain urrutik egonik, ez gara konturatzen unibertsoa manipulatzen duten objektu edota izakietaz.

Unibertsoa zentzu guztietan hain egonkortuta egonik, gizakiok jainkoetan pentsatu dugu honi erantzuteko, bakarrak zein jainko taldeak, eta ideia biek, jainkoenak eta gureak, zenbait berdintasun dituzte; Greziar kulturako jainko bakoitzak elementu bat (edo gehiago kasu jakin batzuetan) errepresentatzen zituzten, eta gurean, nahiz eta gizaki forma ez izan, elementu bakoitzak betebehar jakin bat dauka.

Nire ustez, egin dugun unibertsoan zein unibertso errealean gizakiaren sorrera kointzidentzia hutsa izan da, baina oraindik ezin dezakegu jakin segurtasunez gure sorrerak helburu jakin bat izan ahal duen, eta helburu hori norbait zuzentzen ari baden.

Hala nola, erantzunak jasotzeko asko itxaron beharko dugu, teknologia izugarri garatu edo zeozer gertatu dadin; horregatik, seguruenik gu ez gara hemen egongo erantzun horiek jasotzeko, gure hurrengoko urrunak baizik.

Deja un comentario